Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 16 Ariana Nogales pseAriana Nogales izango da maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako Elgoibarko PSE-EEren alkategaia.

Ariana Nogales 2020ko urrian sartu zen Udalbatzan, Fernando Suarezen lekuan. Nogalesek Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua ikasi zuen, Aholkularitza eta Kontsultoretza juridiko-laboralean masterra du, eta giza baliabideetako teknikari gisa lan egiten du. "Ilusioz eta erantzukizunez" hartu du izendapena.

“Orain dela bi urte hartu nuen neure gain Udaleko bozeramaile sozialista izateko ardura, eta ordutik nire helburua beti izan da Elgoibar hobea izateko eta bertako herritarrei bizitza errazteko lan egitea. Alderdi baliagarria gara, zerbitzu publikoa emateko bokazioa duena”, esan du PSE-EEren alkategaiak.

Bestalde, Nogalesek legealdi honen balantzea ere egin du. Aitortu du herriak “une latzak” bizi izan dituela Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, baina “elkarrekin” aurrera egiteko gai izan direla, eta adierazi du ziur dagoela gaur egun “Elgoibar herri erresilienteagoa” dela, eta hori “harro egoteko modukoa” dela.

Azkenik, esan du Elgoibarko “gehiengo” progresistaren konfiantza lortzea dela bere helburua, “EAJren eta Bilduren alderdi biko dinamika” gainditu ahal izateko, eta erantsi du hori lortzeko bere onena emango duela. Maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztuko da “Elgoibar aldatzen jarraitzeko” eta “ekarpen aurrerakoia egiteko” helburuarekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza