Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 11 Arnaldo Otegi Jesus Egiguren ello RubioElgoibarko Udaleko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanean, Bizikidetza ereiten jardunaldien bigarren edizioa antolatu du (iaz antolatu zituzten aurrenekoak), eta bi ekintza egingo dituzte jardunaldien barruan.

Azaroaren 16an, martitzena, 'Non dago Mikel?' dokumentala emango dute. 1985eko azaroa da. Mikel Zabalza, autobus gidari gaztea, beste pertsona batzuekin batera atxilotu du Guardia Zibilak, terrorismoaren aurkako operazio batean. Gainerako gazteak askatzean basatiki torturatuak izan direla salatzen dute, baina Mikel falta da. Agintariek argudiatu dute ihes egin duela, eta bizirik aurkitzeko itxaropena desagertzen ari den bitartean, Euskal Herriko kaleak garrasika hasi dira: Non dago Mikel?. 19:00etan izango da Musika Eskolan, gaztelaniaz, eta horren ostean, Laura Pego doktore eta EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikertzaileak hitzaldia eskainiko du.
Azaroaren 23an, berriz, 'Bakearen sukaldeak' izenburua duen mahai inguruan batuko dira Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren eta Pello Rubio. Maider Maraña Baketik Fundazioko teknikariak moderatuko du mahaia. Elgoibarreko Txillarre baserrian bakerako baldintzak landu ziren 2000. hamarkadan, eta hango protagonistak batuko ditu ekitaldiak. 19:00etan izango da, Musika Eskolan.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza