Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 25 FAQS txillarre otegi egigurenEztabaida politikoko TV3ko telebista saioa da Preguntes freqüents (FAQS), eta azken saioan Txillarre baserrian izan ziren Pello Rubio, Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren elkarrizketatzen.

2000ko hamarkadaren hasieran elkarrizketak eduki zituzten Txillarre baserrian ezker abertzaleko (Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena) eta PSE-EEko kideek (Paco Egea eta Jesus Egiguren). Elkarrizketa horiek ahalbidetu zuten orduan jardunean zen ETA eta Espainiako Gobernua berba egiten hastea.

ETAren desagerpenaren hamargarren urteurrenaren harira, Txillarre baserrian bisitan izan dira Kataluniako telebista publikoko (TV3) Preguntes freqüents (FAQS) saiokoak. Baserriko ugazaba Pello Rubio elkarrizketatu dute elkarrizketa haietan izan zuen zereginaz (ikus hemen Rubiori eginiko elkarrizketa). Era berean, saioko aurkezle Cristina Puigek Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren ere elkarrizketatu ditu, Txillarreko elkarrizketa politikoen inguruan (ikus hemen elkarrizketa)

2021 10 25 FAQS txillarre pello rubio

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza