Udal eta Foru Hauteskunde kanpainaren barruan, PSE-EEko hautagaiak larrosak banatzen aritu dira gaur goizean Elgoibarko kaleetan.
Joan zen asteko eguenean egin zuten moduan, gaur ere larrosak eta eskuorriak banatu dituzte PSE-EEko ordezkariek Elgoibarko kaleetan. Elgoibarko Udalerako alkategai Nerea Alustizarekin batera ibili da larrosak banatzen Denis Itxaso ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia.