Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 14 Egutegia2014 uztaila Sara BeristainElgoibarko Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatutako 2016ko egutegirako argazki lehiaketara aurkezteko epea barixaku honetan, urriaren 16an, bukatzen da. 

2015 10 03 gipuzkoako bertsolari txap irabazleaElgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen zapatuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena. Manu Goiogana Bengoetxeak (Irun, 1987) lortu zuen lehen postua eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu zuen.

2015 09 29 mixel etxekoparMixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, 1963) txirulari, kantari eta bertsolari zuberoarrak kontzertua eskainiko du urriaren 2an Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu duen Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan. 

2015 09 22 basaur hirukoa plazanDuo Plaentxi izenarekin 25 bat urtez taula gainetan ibili ondoren, talde berriarekin datoz Jose Luis Badiola eta Jesus Urizar, pare bat urteko etenaren ondotik. Basaur taldea osatu dute, Los Veracruz talde entzutetsuko Santi Sarasketa eibartarrarekin batera, eta gaur emango dute Elgoibarren estreinako kontzertua, Txarridunan (22:00). 

2015 09 18 phoenix christian schulzGaur, hilak 18, hasiko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 63.edizioa. Izar handiak Donostiara iristearekin batera, izar ezagun gutxi, baina kalitate handiko filmak ikusteko aukera izango dugu Elgoibarren, Ongarri zineklubak bildutako bost filmeko sortan. 

2015 09 17 joseba irazoki eta lagunak sotokohotsakJoseba Irazoki eta Lagunak taldeak irekiko du, gaur gauean, Sotoko Hotsak egitasmoa. 22:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan. Bihar, berriz, Anarik emango du kontzertua sotoan, baina musikari azkoitiarra ere ez da bakarrik etorriko, banda eta guzti baizik. (bideoa dauka)

2015 09 15 egur artetailerra inaugurazioaEgur Arte Tailerra orain dela 34 urte sortu zen Elgoibarren eta ordutik herritarrei artearen arlo desberdinak lantzeko aukera eskaintzea izan da bere helburua. Urterik gehienak plaza txikian igaro eta gero, Elgoibarko Udalak instalazio berriak egokitu dizkio Merkatu Plazako lehen solairuan, eta atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza