Arantza Aginako eta Jon Lizarralde dira Elgoibarko erraldoi berriak. Haritz Dantza Taldearen 50. urteurrenaren harira ekarri dituzte, eta aurrerantzean, Aszensio Altzola eta Katalina Ibarrarekin batera osatuko dute Elgoibarko erraldoi eta buruhandien konpartsa. Aginakok eta Lizarraldek BARRENeko kameren aurrean ikusi zituzten estreinakoz euren irudira eginiko erraldoiak. Hona euren erreakzioak.
Pandemia aurretxoan hasi zen Gaizka Uranga (Elgoibar, 2002) bateria jotzen, eta gaur gaurkoz hiru musika taldetan dihardu. Amildegi, Makis 37 eta Patxangoi. Maalako Gune Askean arituko da sanbartolome jaietan.
'Kultura ilargipean' egitasmoaren barruan, Verdini dantza taldekoek egiten duten lana gertutik ezagutu eta sentitzeko aukera izan zuten zapatu gauean Maalako parkera gerturatu ziren herritarrek. (bideoa)
Haritz dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteotan Nazioarteko Folklore Jaialdia izan da urteko dantza saio garrantzitsuenetariko bat. 36. ekitaldia izan dena egin zuten bariku gauean, eta Errumaniako eta Mexikoko taldeak ikusteko aukera izan zuten Maalan batutakoek.
Joan den astetik Aita Agirreko sarreran egon dira Elgoibarko bi erraldoi berriak, eta bisita mordoa jaso dituzte egunotan, herriko umeenak asko eta beste asko Jon Lizarralderen eta Arantza Aginakoren irudira eginiko erraldoiek haien zenbat antz duten gertutik ezagutu nahi zutenenak.