Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 29 kartel irabazlea sanbartolome2023 elgoibar abel floridoHamazazpi kartel aurkeztu dituzte San Bartolome jaietako egitarauaren azaleko irudi lehiaketara, eta epaimahaiak aste honetan bertan egin du aukeraketa. Umeen marrazki lehiaketako irabazleak ere jakinarazi dituzte.

Iaz moduan, aurten ere Herrialde Katalanetako diseinatzaile batek irabazi du San Bartolome jaietako egitarauaren azaleko irudi lehiaketa, Abel Florido Gandullo (1963, Bartzelona) kataluniarrak aurkeztutako 'Mogollon' izeneko kartela aukeratu baitu epaimahiak. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak, Andrea Arriola zinegotziak, Ongarri argazkilari taldeko Jesus Mari Sarasuak eta Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariek. Irabazleak 800 euroko saria jasoko du.

Umeen marrazki lehiaketan, bestalde, bederatzi lan aurkeztu dituzte, eta hauek izan dira sarituak:

  • Leire Eguren Torquemada (12 urte) Elgoibar festetan
  • Sare Meabebasterretxea Sanz (12 urte)
  • Ibon Baskaran Beristain (11 urte)-soka-dantza
  • Oihane Meabebasterretxea Sanz (9 urte)
  • Libe Jurado Bastida (8 urte)
  • Ibai Meabebasterretxea Sanz (6 urte)

Sari banaketa abuztuaren 23an egingo dute, 20:30ean udaletxeko udalbatza aretoan.

 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza