Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 
2016 03 14 udalmusikabanda laguardian 2016 03 14 banda kontzertu benefikoa lezen boteila

Arabako Kantzerraren Aurkako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upeltegian (Leza, Araba), martxoaren 19an. Bodegak ehunka kriantza ardo botila etiketatu ditu Elgoibarko musikarien irudiarekin.

Arabako Kantzerarren Aurkako Elkarteak 25 urte beteko ditu apirilean, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte urte hasieratik hona. Horietako bat izango da Elgoibarko Udal Musika Bandak eskainiko duen elkartasun kontzertua. Martxoaren 19an izango da Pagos de Leza upeltegian, Arabako Errioxako Leze herrian. 

Bodega ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute lehenik, 12:00etan. Kontzertua 13:00etan hasiko da, eta amaitutakoan ekitaldirako propio aukeratutako ardo ondua dastatzeko aukera izango da. Gainera, okasio berezi honetarako atera dituzten etiketekin zerbitzatuko dute ardoa. Izan ere, Elgoibarko Udal Musika Bandaren argazkia jarri diete ehunka botilei (goiko argazkian). 

Udal Musika Bandak jakinarazi duenez, izena eman behar da ekitaldi honetan parte hartzeko (e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.; telefono zenbakia: 945 621 212). 12 euro ordaindu beharko dira, baina kontzertua bakarrik ikusteko aukera ere izango da, 5 euro ordainduta. Batutako diru guztia Arabako Kantzerraren Elkartearentzat izango dela azaldu dute. 

  • Hona hemen Txomin Mujika zuzendariaren aginduetara Elgoibarko Udal Musika Bandak joko dituen piezak: Eduardo Borras (F. Esteve); Appalachian Overture (J. Barnes); Suite Sinfonica 3. mugimendua (B. Adam Ferrero); The Saint And The City (J. de Haan) eta Abba Gold (Ulvaeus & Andersson)

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza