Urtero moduan, aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek Dantzari bakarlarien emanaldia egin zuten, bariku arratsaldean, jendaurrean.
Kalegoen plazan dantzatu zuten dantza ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa eta aurresku txapelketetan parte hartzearen ondorioz hartu duten eskarmentua erakutsi zituzten jendaurrean. Guztira, 11 eta 19 urte arteko hamalau dantzarik hartu zuten parte.
Argazkiak: Joserra Cabrera.