Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 03 mauxitxa BurgosenEspainiako Fanfarre eta Txaranga Lehiaketa egiten dute urtero Poza de la Sal herrian (Burgos, Espainia), eta Mauxitxa txarangak Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatu du.

Joan den apirilaren 30ean egin zuten Espainiako Fanfarre eta Txaranga Lehiaketaren 9. ekitaldia, Felix Rodriguez de la Fuente naturzalearen jaioterria izateagatik ezaguna ere baden Poza de la Sal herrian. Hamabi erkidegotako txarangak gonbidatu zituzten aurtengo lehiaketan parte hartzera, eta horietako bat izan zen Elgoibarko Mauxitxa txaranga. "Duela hilabete batzuk jaso genuen gonbidapena, eta hasieran, gure ezaugarriengatik-eta, era honetako lehiaketa batean parte hartzea guztiz argi ikusten ez bagenuen ere, baiezkoa eman genuen, eta inauterien ostean buru belarri prestatzen hasi ginen", azaldu dute Mauxitxatik (hona lehiaketara bidali zuten aurkezpena).

Bezperaz joan ziren Burgosera eta turismo pixka bat egin eta antolatuta zeuden kontzertuetan parte hartu ostean, domekan izan zen lehiaketa. "Goizeko saioan, banan banan irten ginen txaranga guztiak herriko enparantzan dagoen kioskora, han pieza bat jotzera, zazpi minutuko pieza bat, eta hori baloratu behar zuen epaimahaiak. Arratsaldean, berriz, kalejiran irten ginen txaranga guztiak, txandan-txandan, eta horiek ere baloratu zituzten epailek, bakoitzaren musikalitatea, jartzen genuen giroa, koreografiarik genuen edo ez eta antzerakoak aintzat hartuta", azaldu dute. Saririk jaso ez badute ere, laudorioak eta komentario positiboak jaso zituztela adierazi dute Mauxitxako kideek, eta horregatik pozik eta oso harro daude. "Erronka bat izan da guretzat eta oso harro gaude Burgosen eman genuenaz eta pozik bizitako esperientziarekin. Abesti onak aukeratu genituela eta kalitate oneko musikariak ginela esan ziguten eta orohar asteburu zoragarria izan zen". (Mauxitxak bere Instagrameko kontura igo ditu euren emanaldietako zenbait uneren bideoak)

Epaimahaiak bost txarangarik onenak saritu zituen, eta herritarrek hiru txarangarik gogokoenak aukeratzeko aukera ere izan zuten. Epaimahaikideek eta herritarrek bat egin zuten eta Valentziako "La Patalea" txarangak eskuratu zituen lehen sariak bi kategoria horietan. Perkusio Onenaren Saria ere banatu zuten eta Gaztela eta Leongo Sin Control izeneko txarangari eman zioten. Bakarlari Onenaren Saria, azkenik, Gaztela Mantxako Gintonica txarangako Ivan Miño Rubio musikariak jaso zuen.

Hona hemen 'LA Patalea' txaranga irabazlearen emanaldia, goizeko saioan:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza