Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 21 kartelak eme eguna gararockBi egun bete-beteak izango dituzte musika zaleek. Gaur, barikua, Ama Say eta Arima taldeen kontzertuak izango dituzte Mendaron, Gararock taldeak Udalaren babesarekin antolatuta, eta bihar, EME eguna ospatuko dute Elgoibarren.

San Agustin kulturgunean izango dira gaur kontzertuak Mendaron, 21:30ean hasita, eta Maalan ospatuko dute bihar EME eguna. Elgoibarko Musikarien Elkarteak antolatu du bigarren urtez jarraian EME eguna, Udalaren eta Ilunpe, Maala, Malape eta Viento Sur tabernen laguntzarekin. 15:00etan bazkaria egingo dute, Maalan, eta 18:00etatik aurrera kontzertuak izango dira.

Hilaren 26rako, berriz, elkarrizketa musikatua lotu dute Elgoibarko Musikarien Elkartekoek Su Ta Garreko Aitor Gorosabel gitarra jotzailearekin. Jon Gurrutxaga kazetari eta musikariak elkarrizketatuko du Gorosabel, Kultur Etxeko Sotoan, 19:30ean.

Musikak batuko ditu gaur-biharretan Elgoibar eta Mendaro, eta aste honetako BARREN astekarian batu dugu eragileek osatu duten egitarau oparoa.

 

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza