Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 19 silasmujeresmandasen zarzuela masa coral ensancheBilboko Masa Coral del Ensanche taldearen eskutik ailegatuko da beste behin ere zarzuela emanaldia Elgoibarrera. Oraingo honetan, 'Si las mujeres mandasen' zartzuela taularatuko dute.

Espainiako musika-antzerki genero bat da zarzuela, opereta espainiarra. Eta, 'Si las mujeres mandasen' obra, zarzuela eta zarzuelako emakumeen antologia bat da, non genero honetan emakumeak egin dituen hainbat paper islatzen diren, emakumearen presentziaren garrantzia nabarmenduz. Ana Otxoa sopranoa eta Alberto Nuñez bakarlaria izango dira protagonista nagusiak. Hilaren 21ean iritsiko da Masa Coral del Ensanche taldearen obra Elgoibarko Herriko Antzokira, eta sarrerak salgai daude dagoeneko herrikoantzokia.eus webgunean.

  • Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.



 Sinopsia
Buhame auzo bateko entsegu-lokalean, dekoratu-aldaketa eta jarduera etengabeen artean, konpainia bat lan baten antzezpena prestatzen dabil. Zartzuela-konposatzaile nabarmenen obra ospetsuenak bilduko dituzte ibilbide musikala osatzeko: "La Gran Vía", "Gigantes y cabezudos", "La corte del faraón", "Luis Fernanda"...

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza