Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 23 beasain aurreskusoinuzaharElgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako zortzi dantzarik hartu zuten parte, joan den asteburuan, Beasainen jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan.

Hego eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritatik joandako dantzariek hartu zuten parte Beasaingo Usurbe antzokian jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan. Besteak beste, Aduna, Asteasu, Oiartzun, Lezo, Zizurkil, Lizartza, Villabona, Legazpi, Altsasu, Azkoitia, Etxarri, Ibarra, Alkiza, Pasai Donibane, Ziordia, Hernani eta Baionako dantzariek. Elgoibartik ere ordezkaritza dotorea joan zen: Naroa Lopez, Irati Marcos, Oihane Agirrebeña, Maddi Zabala, Aimar Amortza, Markel Goenaga, Amaia Sasiain eta Gaizka Uranga.

Inazio Bereziartuako arduradunek jakinarazi dutenez, maila ona eman zuten dantzari elgoibartarrek eta gustura itzuli ziren Beasaindik. Arduradunen berbetan, ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera eskaintzen diete halako txapelketek.

Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako ligaxkako hurrengo saioa Oiartzunen jokatuko da datorren asteburuan. Irune Arriola eta Nerea Sasiain izango dira Elgoibarko ordezkariak. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ligaxka maiatzean amaituko da.

2016 02 23 beasain aurreskusoinuzahar v1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza