Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 22 santa zezilia eguna elgoibar ikastola BARRENSanta Zezilia Eguna da gaur, azaroak 22, eta kalean ere igarri da. Goizean Elgoibar Ikastolako dozenaka ikasle igo dira Maalako eszenatokira abestera eta dantzan egitera.

Santa Zezilia musikarien eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egin dituzte Mendaron eta Elgoibarren egunotan. Mendaron, Ameikutz musika eskolako txistulariak kalejiran irten ziren domekan, eta astelehenerako asmo bera zuten trikitilariek eta euskal dantza taldekoek, baina eguraldiak ez zuen horretarako aukerarik eman atzo, eta planak moldatu eta ezinbestean frontoira mugatu behar izan zuten jaialdia. Gaur Elgoibar Ikadstolakoen txanda izan da. Iaz bezala, Maalan ospatu dute Santa Zezilia eguna HH5etik LH6ra arteko ikasleek, guraso eta lagunez inguratuta. Instrumenturik gabe ere, edo ez benetakoak behintzat, musikaz gozatu daitekeela erakutsi dute ikasle gazteenek.

 

2022 11 22 santa zezilia elgoibar ikastola maala BARREN

2022 11 22 santa zezilia elgoibar ikastola maala 1 BARREN

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza