Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 02 erregeen kabalgata 2019 barrenElgoibarko parrokiako katekesiak makina bat urtean antolatu ditu errege magoen desfilea eta jaiotza lehiaketa, baina aurtengoa antolaketa lanetan aritzen diren azkenengoa izango dela jakinarazi dute.

Katekisten eta honen bueltako boluntarioen taldeak 34 urtean antolatu du jaiotza lehiaketa (35. edizioa izango da aurtengoa), eta beste horrenbeste edo gehiagoan errege magoen kabalgata. Adinean aurrera doazela-eta, aurtengoak antolatu ostean, agur esango diote bi ekintzok antolatzeari. Hori dela-eta, hutsune hori bete eta ekintzok antolatzen jarraitu ahal izateko deialdia zabaldu du Elgoibarko Udalak, errege kabalgata eta jaiotza lehiaketa antolatzeko prest dauden lagunak edo lagun taldea bilatzeko.

Interesatuek azaroaren 30a baino lehen eman beharko dute izena Kultura Sailean: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 943 742 158 telefono zenbakira deituta. Prest dauden lagunak aurten aurkeztuz gero, laga behar dutenengandik ikasteko aukera izango dutela azaldu dute Udaletik.
Udalak eskerrak eman dizkie bi ekimenen antolaketan parte hartu duten pertsonei, "hainbeste urtetan zehar egindako lan desinteresatuagatik", eta elgoibartarrak talde eragile berrian parte hartzera animatu ditu.

2022 11 02 jaiotza lehiaketa antolatzaile partehartzaile 2019 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza