Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 25 Santanak euskal dantzaAurten ere izango da Mendaron euskal dantzak ikasteko aukera. Martitzenetan izango dira eskolak, Azpilgoetako Kultur Etxean, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Santanetan egin zuten dantza saiokoa da argazkia.

 

 
Debako Gure Kai taldeko Amaia Ajuriagoikoa eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeko Imanol Arantzamendi izango dituzte dantza irakasle aurten ere Mendaron, eta martitzenetan izango dira eskolak, Azpilgoetako Kultur Etxean. Interesatuek zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, bi telefono-zenbaki jarri dituzte antolatzaileek herritarren eskura: 688 690 094 (Dorleta) eta 626 531 294 (Eider). Dantza eskolak urriaren 4an hasiko dira. Momentuan jakinarazi dute helduen taldeak 19:00etatik 20:00etarako ordutegia izango duela. Haurren taldeak, baina, izena emandakoen arabera osatuko dituzte, baina 17:00etatik 19:00ak arteko tartean izango dira.
 
2022 09 13 euskal dantza taldekuak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza