Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 14 dultzaineroak elgoibar sanbartolomeak a23 BARRENElgoibarko dultzaineroen taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta dagoeneko ospakizunak hasi badituzte ere, domekarako antolatu dute Dultzaina Eguna.

Goizean goizetik dultzaina doinuek hartuko dituzte herriko kaleak, eta Elgoibarko dultzaineroak ez dira bakarrik egongo: Arrasateko, Bilboko, Guardiako, Eltziegoko, Tuterako, Iruñeko, Artaxoako, Zaragozako eta Baigorriko dultzaineroak izango dituzte lagun Txomin Mujikak, Ricardo Gorritik eta Aitor Novak.

Dianarekin hasiko dute eguna 10:00etan, eta herriko txoko guztiak dultzaina doinuz jantziko dituzte. Segidan, Udal Musika Bandak eta Iruñeko dultzaineroek kalejira egingo dute, eta 12:30ean kontzertu berezia eskainiko dute dultzainero taldeek Udal Musika Bandarekin, Kalegoen plazan. Eta ondoren, Dultzaina Eguna amaitzeko, dultzainero talde guztiek Elgoibarko kaleak girotuko dituzte kalejiran.

 • Dultzaineroen urtea
2022a Elgoibarko dultzainero taldearen urtea izaten ari da. 50 urte pasatu dira 1972ko Natibitate egunean estreinakoz dultzaina doinuak Elgoibarko kaleetan entzun zirenetik, eta urteurren hori ospatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte urte osoan zehar. Altzolatarren Dorretxea filatelia elkarteak dultzainero taldea omendu zuen urtarrilean, eta sanbartolomeetan jaiei hasiera eman zien txupina bota zuten. Domekan jarrituko dute ospakizunekin.

2022 09 14 dultzaineroak sanbartolomeak a23 elgoibar BARREN

∞Lotura duten albisteak

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza