Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 18 gospel kontzertua goizargi bandagaz elgoibar BARREN 1Kolaborazio bereziaz gozatu zuten zapatu gauean Kalegoen plazan batu ziren herritarrek, Goizargi Gospel Choir taldeak eta Elgoibarko Udal Musika Bandak elkarrekin eman baitzuten kontzertua.

Euskal Herriko gospel ahots onenak batzen ditu Goizargi Gospel Choir taldeak, eta erreferente bat dira estilo honetako musikan. Taldeko zuzendari Ramon Escalék koru eta bandarako moldatutako AEBetako gospel kantari ospetsuen hainbat abesti jo zituzten zapatu gauean Kalegoen plazan: Goizargikoek jarri zituzten ahotsak eta Elgoibarko Udal Musika Bandak musika.

Elgoibarko Udal Musika Bandak aurrez ere antolatu ditu era honetako kontzertu bereziak edo kolaborazioak. 2016ean, esate baterako, Rock gaua antolatu zuten eta herriko musikarekin batera jo zuten Maalan, eta urtebete geroago Celtas Cortos taldearekin batera aritu ziren Kalegoen plazan. 2018an berriro ere Rock Gaua egin zuten Maalan, Alex Sardui, Jon Gurrutxaga, Jon Zabala eta herriko beste hainbat musikariren laguntzarekin. Eman zuten era honetako azken kontzertuan, 2019an, Bandak Parrokiko eta Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzekin batera eman zuen Kontzertu Gaua.

 

 

2022 06 18 gospel kontzertua goizargi bandagaz elgoibar BARREN orok2

2022 06 18 gospel kontzertua goizargi bandagaz elgoibar BARREN 2

2022 06 18 gospel kontzertua goizargi bandagaz elgoibar BARREN

2022 06 18 gospel kontzertua goizargi bandagaz elgoibar BARREN orok

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza