Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 14 guerebertsotan Alpistegia1 elgoibarLH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.

Ikasleek, ohikoa denez, astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta bertsoa izan dute horretarako bitarteko tresna. Eneko Beretxinaga soraluzetarrak zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak, eta lau arlo landu dituzte nagusiki: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak. Ikasturte honetakoa 17. edizioa izan da.

2020. urtera arte, ikasturte bukaerako jaialdia antolatzen zuten Udalak eta Bertsozale elkarteak ikastetxeetan landutakoa gurasoei erakusteko asmoz, baina pandemiaren eraginez, bertan behera geratu dira jaialdi horiek, eta azken bi ikasturteetan, eskolan bertan antolatu dituzte. Aurten ere, horrela egin dute. Dena dela, Udalak ikasleek egindako lana erakutsi nahi izan du, horregatik, LH5ekoen jaialdia grabatzeko baliabideak jarri ditu eskolen eskura.

  • Lotura honetan ikus daiteke 11 ikusteko enpresaren laguntzaz egindako bideo laburpena: Gu ere bertsotan.

Bideo laburpen hori eskolen web atarietan ere jarriko du Udalak ikusgai, egitasmoan parte hartu duten ikasleen gurasoek eta, oro har, herritarrek egitasmo honen berri izateko, eta baita ikasleek egindako ahaleginaren emaitza erakusteko ere.
 • Aitor Tatiegi bertsolariaren bisita Bertso Eskolan
Astelehenean, ekainak 13, bestalde, Aitor Tatiegi bertsolari gaztearen bisita jaso zuten Bertso Eskolako ikasleek. Bertso Eskolako irakasle den Eneko Beretxinagak esan bezala, mokadutxo batekin, eta gazte oñatiar honen bertsoez lagunduta eman zioten amaiera Bertso Eskolako ikasleek ikasturteari.

2022 06 14 guerebertsotan Alpistegia2 elgoibar
 • “Alpistegia” bertso antzerki musikatua
Joan den martitzenean, berriz, ikasturte honetako bertso jardunari amaiera emateko, Kultur Etxeko sotoan elkartu dira Ikastolako eta Herri Eskolako LH5eko ikasleak. Bertan, Udalak, Lankuren bidez, antolaturiko “Alpistegia” bertso antzerki musikatua ikusteko aukera izan zuten, eta ez hori bakarrik, antzezlanean ere modu aktiboan parte hartu zuten, ikuskizunaren bukaeran bertsotan aritzeko aukera izan baitzuten. Antzezlanean landutako gaia osasuna izan da, eta osasuntsu egoteko egin beharrekoaz jardun zuten.

2022 06 14 guerebertsotan Alpistegia2 elgoibar herrieskolakoak

2022 06 14 guerebertsotan elgoibar Ikastolakoak

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza