Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 11 idazlan lehiaketa elgoibar v sarituakIdazteko zaletasuna sustatzeko asmoarekin 'Bota literak!' izeneko idazle gazteen taldea sortu dute aurten, 12tik 15 urtera bitarteko neska-mutilez osatua.

Atzo egin zuten idazlan lehiaketaren sari banaketa baliatu zuten taldea jendaurrean aurkezteko eta egiten dutenaren berri emateko. Bi astean behin elkartzen dira Aita Agirren, idatziz eta irakurriz elkarrekin gozatzeko. "Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea", adierazi dute. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak, e.a.

Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute taldean parte hartzera. Interesa duenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar du.

2022 05 11 idazlan lehiaketa elgoibar v saribanaketa 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza