Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 01 pirritxporrotx2014 elgPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 2an Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko duten Amalur ikuskizunerako sarrerak gaur eta bihar (abenduak 15 eta 16) jarriko dituzte salgai Elgoibarko Udalaren arreta bulegoan.

Gaur, 09:00etatik 14:00etara erosi ahal izango dira sarrerak eta abenduaren 16an 16:00etatik 19:00etara. Udalak jakinarazi duenez, bi egunetan sarrerak egongo direla bermatuko da. Elgoibartar bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango ditu. Arreta bulegoko salmenta egin ondoren, gainerako sarrerak Herriko Antzokiko lehiatilan jarriko dira salgai egunean bertan. 

•Interneteko salmentarik ez

Sarreren salneurria 8 eurokoa izango da helduentzat eta 6 eurokoa umeentzat, dena den, bai Gazte-txartela dutenek eta bai Ludotekako bazkideek %20ko beherapena edukiko dute sarreren salneurrian. Aurreko urteekin alderatuta, sarreren prezioa bi eurotan merkatu da. Aurten interneteko salmenta ekiditea erabaki du Udaleko Haurren eta Gazteen sustapen sailak, tramitazio gastu handiak izateaz gain ezin zelako herritarrek sarrerak erosteko lehentasuna izatea bermatu. Gainera, salmenta goiz eta arratsaldez egitea erabaki dute zerbitzua ahalik eta pertsona gehienei eman ahal izateko. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza