Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 14 san anton zigiluak dultzaineroek 50 urteSan Anton jaietako ohiturari jarraituz, zigilu erakusketa antolatu du Altzolatarren Dorretxea filatelia elkarteak. XLII. edizioaren inaugurazioa bihar, urtarrilaren 15ean, egingo dute 11:00etan, Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Aurten Elgoibarko Dultzaineroak omenduko dituzte zigilu elkartekoek, izan ere, 50. urteurrena beteko dute-eta. Hori dela-eta, zigilu-markatzeko berezi bat (Cynthia Pazpiñok egina), txartel bat eta zigilu pertsonalizatu bat prestatu dituzte. Inaugurazio egunean zigilu-markatze berezia egingo dute.
Elgoibarko dultzaineroak (Victor Zubiaurre, Txomin Mujika eta Ricardo Gorriti) 1972an hasi ziren herriko kaleetan beren doinuak joz. Umetatik izan zuten gustuko dultzaina soinua, baina tresna egokiak lortzea izan zen beren bidean pausorik zailena. 1972an hasi baziren ere, 1989tik San Bartolome jaietan jotzen dute eta gaur egun Sanantonetan eta Trinitateetan, eta baita hilean behin Bandako kontzertuko egunean ere. 2011n Victor Zubiaurre hil zenean Aitor Novak hartu zuen bere lekua. 50. urteurrena modu berezian ospatuko dute irailean, baina oraindik egitaraua lotzeko dute.
Zigiluena erakusketa urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai astegunetan 18:30etik 20:30era eta jaiegunetan,12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. 22an bertan Filatelia Elkarteen Euskal Federazioaren asanblada egingo dute 11:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 13:00etan, berriz, eskerrak emateko ekitaldia eta oroigarri banaketa egingo dute Kultur Etxeko sotoan.

2022 01 14 zigiluak sananton dultzaineroak elgoibar 50urte

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza