Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 25 ruper ordorika zaloa fuertesArnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak antolatuta, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian, urtarrilaren 8an.

Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak jakinarazi duenez, aure-salmentan 12 euroan salduko dituzte sarrerak. Tantaka tabernan, Garate jantzi-dendan eta Pitxintxun jarriko dituzte salgai. Egunean bertan ere salduko dituzte sarrerak, 15 euroan, Herriko Antzokiko leihatilan. Urtarrilaren 8an, barixakua, eskainiko du kontzertua Elgoibarren, 20:30ean hasita.

Euskal musikako erreferente nabarmenetariko bat da Ruper Ordorika (Oñati, 1956). Klasiko bilakatu diren abestiak ditu bere errepertorioan. Bere ibilbide musikaleko hamaseigarren lana argitaratu zuen 2014an, Lurrean etzanda izeneko diskoa. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza