Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 25 jira bueltan betiko50kantajolas urazandinElgoibarko Udalak, Badihardugu elkartearen ahotsak ikasgelan proiektuaren baitan, eta Eskoriatza, Aretxabaleta eta Eibarko Udalekin elkarlanean, 'Jira bueltan' izeneko liburuxka eta DVDa argitaratu zuen 2018ko abenduan.

Lau herrietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok hartu zuten parte Badiharduguk sustatutako egitasmo honetan, tartean Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako haurrak. 51 kanta eta jolas jaso zituzten guztira: 14 jolas, 30 kanta-jolas eta 7 abesti. Adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritutako kantak eta jolasak dira.

Elgoibarko Udalak, ikasturte honetan ere, LH1eko ikasleen artean banatuko du 'Jira Bueltan' liburuxka-DVDa. Guraso zein hezitzaileentzat aisialdian erabiltzeko ere oso aproposa denez, nahi duenak online ere eskura ditu liburuxkako kanta eta jolas guztiak “Ahotsak Ikasgelan” webgunean: http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/

2021 11 25 jira bueltan betiko50kantajolas

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza