Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 12 gemma monreal margo erakusketa kultur kafea inaug barrenAtzo inauguratu zuten Gemma Monreal margolari elgoibartarraren erakusketa, Aita Agirre kultur kafean, eta azaroaren 21era arte egongo dira ikusgai azken hilabeteetan sortu dituen 23 koadro. Koadroez gainera, ezusteko batekin ere egingo dute topo bisitariek.

 Emakume batzuen egoeraz eta bizimodu "gogorraz" gogoeta egitera animatu nahi ditu Monrealek erakusketara hurbiltzen diren bisitariak, bertan aurkituko duten ezusteko elementu baten bidez.
Kultur Kafe ondoko aretoan dago erakusketa, hilaren 21era arte. Akuarela eta akrilikoak jarri ditu ikusgai margolariak. Ekainean hasi zen margotzen, eta azken hilabete hauetan sortutako 23 bat koadro jarri ditu ikusgai. Inspirazio une aberatsean dagoela aitortu du Monrealekk, eta koadroak bata bestearen atzetik margotu dituela adierazi du. Etxeak, leihoak, lorak eta paisajeak margotu ditu batez ere.

2021 11 12 gemma monreal margo erakusketa kultur kafea inaug barren 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza