Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 11 perezsagutxoa glu glu antzerkiaGlu-Glu antzerki taldeak Perez Sagutxoa antzezlana taularatuko du domekan, Herriko Antzokian. Pertsona ahulenen zaintza erdigunean jartzen du Galder Perezek sortutako antzezlan honek, umoretik, eta dantzen eta abestien bitartez.

Perez sagutxoaren kondairak muga, belaunaldi eta amets asko gainditu ditu urteetan zehar, eta etxeetako burko asko izan dira kondaira honen lekuko. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, eta dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio honen benetako bertsioa ekarriko du Glu Glu antzerki taldeak. Istorioaren erdigunean zaintza egongo da; pertsona ahulenen zainketa. Bereziki 3-9 urteko haurrengan pentsatutako ikuskizuna da.

16:30ean hasiko da ikuskizuna, domekan, azaroaren 14an.

Sarrerak www.herrikoantzokia.eus atarian erosi daitezke, eta agortzen ez badira, egunean bertan txarteldegian ere salduko dituzte. Kultura Sailetik jakinarazi dute sarreren salmentan izandako arazo baten ondorioz, emanaldi honetarako sarrerak zenbakitu gabekoak direla.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza