Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 09 gemma monreal margo erakusketa aita agirre elgoibar 3Gemma Monreal margolariaren erakusketa antolatu du Aita Agirre kultur kafeak, eta eguen honetan, azaroaren 11n, inauguratuko dute.

Kultur Kafe ondoko aretoan egongo da erakusketa, hilaren 21era arte. Akuarela eta akrilikoak jarriko ditu ikusgai margolariak. Ekainean hasi zen margotzen, eta azken hilabete hauetan sortutako 23 bat koadro jarriko ditu ikusgai. Inspirazio une aberatsean dagoela aitortu du Monrealekk, eta koadroak bata bestearen atzetik margotu dituela adierazi du. Etxeak, leihoak, lorak eta paisajeak margotu ditu batez ere, baina erakusketa honetan ikusleak harrituko dituen sorpresaren bat ere sartu duela azaldu du.

2021 11 09 gemma monreal margo erakusketa aita agirre elgoibar haizearenorrazia

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza