Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 08 azaroak 25 egitaraua aurkeztu elgoibar udalaEmakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako programa aurkeztu dute. Elgoibarko Udalak osatu du, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Udaleko eta eragileetako ordezkariek Lilan, Emakumeen Etxean aurkeztu zuten osatu duten egitaraua. Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi zuen azaroaren 25a bezalako egunek Udalaren jarrera berresteko, eta are garrantzitsuagoa dena, indarkeria matxista ekintza isolatu bat ez dela ikusarazteko balio dutela, gure gizartean errotuta dagoen jokamolde bat baizik: "Udalak gogor gaitzesten ditu emakumeenganako indarkeria mota guztiak, oihu argi batekin: aski da. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, lehen mailako arazo soziala, eta hori sufritzen duten eta aurre egiten dioten emakumeen eta LGTBI+ pertsonen duintasunaren eta osasun fisikoaren eta moralaren aurka doa".

Pandemia garaiak emakume hauek bizi duten egoera larria areagotu egin duela ere gogorarazi du Beitiak: "lehendabizi, isolamendu garaia etorri zen: emakume askok, asteak eta hilabeteak pasa behar izan zituzten tratu txarrak ematen zizkien pertsonarekin bizitzen. Eta handik honako hilabeteak ere ez dira errazak izan guztientzat. Elgoibarko Udalean argi dugu, inoiz baino gehiago, baliabideak eta laguntza areagotu behar ditugula". Azaroaren 25aren harira, indarkeria bikarioaz ere aritu da Beitia: "gizonak emakumea mintzeko duen modurik gogorrenetakoa da indarkeria bikarioa. Gizonaren helburua da, emakumeari min ematea seme-alaben bitartez. Ez dugu ahaztu behar, seme-alaba horiek jasaten duten kaltea konponezina dela, eta hauek ere, indarkeria matxistaren biktima direla".

Azaroaren 25aren harira, hilabete osorako ekitaldi sorta antolatu dute, besteak beste, tailerrak, hausnarketa saioak eta elkarretaratzea.

Egunez egun, hauek izango dira programan bildutako ekimenak:

AZAROAK 5

  • Antzerkia: Erik eta Win, Buhameak. 20:30, Herriko Antzokian

AZAROAK 11

  • Helduentzako ipuin kontaketa: Otsandreak korrika. 18:00, Lilan

AZAROAK 16

  • Umeentzako ipuin kontaketa: Aniztasunaren Klowntuak. 17:00 eta 17:30, Gotzon Garate Udal Liburutegian

AZAROAK 17

  • Uluka batukadaren entsegua. 18:30, Maalako parkean
  • Filma: Pleasure. 21:00, Herriko Antzokian

AZAROAK 18

  • Txapa tailerra eta hausnarketa feministak. 17:00, Gaztelekuan
  • Dokumentala: 'Fabricando mujeres' 2.0. 18:00, Lilan

AZAROAK 19

  • Bideo Foruma: 'Las elegidas'. 19:00, Lilan

AZAROAK 20

  • Tailerrak: Emakumeentzako autodefentsa. 09:30-12:30, Olaizaga Kiroldegian

AZAROAK 22

  • Tratu onen fotokola. 16:30-19:00, Ludotekan

AZAROAK 23

  • Tratu onen fotokola. 16:30-19:00, Ludotekan

AZAROAK 24

  • Filma: 'Solo una vez'. 21:00, Herriko Antzokian.

AZAROAK 25

  • Elkarretaratzea: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
  • 19:15 Aita Agirren, elkarretaratzera joateko hitzordua Gaztelekukoentzat.
  • 19:30 Kalegoen Plazan. Ondoren, manifestazioa Kalebarren plazan indarkeria matxista gaitzesteko dagoen markagailuraino.

AZAROAK 29

  • Hausnarketa taldea: Bakarrik bai da bai. 18:00, Lilan

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza