Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 28 Garaion Karmen esnaola goikola baserria lastur h1 Antzinako ogibideak erakusteko jardunaldia antolatu du Makina Erremintaren Museoak eta oraingoan artilea eskuz nola egiten den ezagutzeko aukera eskainiko dute. Lasturko Goikola baserriko Karmen Esnaolak 40 bat urte daramatza artilea eskuz ekoizten, eta horrez gain, elementu naturalak erabiliz tindatzen du artilea.

Naturarekin harremanetan bizi da Karmen Esnaola, natura maite du eta naturak ematen dituen landareei ahalik eta probetxu handiena ateratzen ahalegitzen da. Azaroaren 6an etorriko da Elgoibarrera. Azaroaren 5a izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi edo 943 748 456 telefonora deitu daiteke.

Jaiotzez tolosarra da Esnaola, baina orain dela 32 bat urtetik hona Lasturko Goikola baserrian bizi da, Geoparkearen erdi-erdian. Goikola baserria burdinola izan zen XIV. mendean, baina beraiek iritsi zirenean dena hondatuta aurkitu zuten. Baserria berritu, eta zati bat bizitokirako atondu zuten, eta bestea, nekazaletxe bihurtu zuten. Bost logela eta apartamentu bat dituzte alokatzeko, eta egonaldiaz gain, jarduerak eta esperientziak ere eskaintzen dituzte bertan. Karmen Esnaolak umetatik bizi du natura, eta beti bizi izan da naturari lotuta. Orain dela 40 urte Inglaterrara joan zen senarrarekin nekazaritza biodinamikoa ikastera, alor horretan hemen baino aurreratuago zeudelako garai hartan han. Urtebetez bizi izan ziren han, ikasten eta lanean, eta esperientziaz beteriko zakua, eta tindaketa naturalari buruzko liburu bat ekarri zituen bueltan etxera. Nafarroan bizitzen jarri ziren lehenik, eta Goikolara iritsi ziren ondoren. Ardiak jarri zituzten etxean, eta hala hasi ziren Idiazabal gazta ekoizten eta artilea egiten. 25 urtez jardun ziren gazta egiten, eta gazta txepelketetan ere hartu izan dute parte, baina senarrak erretiroa hartu zuenean gazta egiteari utzi zioten, eta gaur egun nekazaletxeari eta artilea egiteari emanda daude.


Ehungintza tailer txiki bat dauka Goikola baserriaren hegal batean, eta hantxe ekoizten du artilea Esnaolak. Artilea modu mekanikoan ekoizten da batez ere gaur egun, baina berak antzinako modura egiten du, dena eskuz. Ardiei ilea moztu behar zaie lehenengo, eta ondoren ilea kardatu egin behar da: “Kardagailu polit bat daukat, 100 urte baino gehiagokoa”. Ondoren, ilea orraztu behar da, eta horretarako beste manibela moduko bat erabiltzen du, eta orraztu ostean ateratzen du haria. Ardi latxa erabiltzen du batez ere, etxeko ardia duelako, baina llama edo alpakaren ilea erabiltzea ere gustatzen zaio tarteka, eta baita merina ardiarena ere.

2021 10 28 Garaion Karmen esnaola goikola baserria lastur

2021 10 28 Garaion Karmen esnaola goikola baserria lastur 1

 • Azaroaren 6an Erreminta Makinaren Museoan
Goikola baserrian egiten ditu erakustaldiak Esnaolak, eta garai batean eskola-umeak ere joaten ziren artilea egiteko prozesua ezagutzera: “Izugarri gozatzen zuten, erakustaldi praktikoa egiten genuelako, eta umeek beraiek ere tapizak egiten zituztelako”. Orain tarteka eskoletara joaten da, berak ere umetako oroitzapen politak dituelako eta horrelako erakustaldiak oso aberasgarriak iruditzen zaizkiolako: “Mojen eskola batean ikasi nuen nik, baina tarteka joaten ginen papertegi bat ikustera, edo jaboia nola egiten zuten ezagutzera eta prozesu horiek oso interesgarriak direla uste dut”. Azaroaren 6an Elgoibarrera ekarriko du bere makinaria guztia eta zuzenean erakutsiko du artilea nola egiten den. Era berean, hainbat gomendio ere emango ditu norberak etxean artilearekin lan egin dezan. “Jendea animatu nahi nuke praktikatzera. Erlaxatu egiten du, sormena lantzen da eta pantailak albo batera lagatzeko balio du”.

2021 10 28 Haria galtzen erakusketa I 5 karmen esnaola

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza