Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 13 elgoibar udalmusikabanda bandagaztea inaziobereziartua 2019Elgoibarko Udal Musika Bandak hilean behin ematen dituen kontzertuak ohiko lekura, Herriko Antzokira, itzuliko dira domekan, urriaren 17an. Gainera, bi emanaldi emango dituzte.

Izan ere, Inazio Bereziartua eskolako Banda Gaztearekin batera arituko da Udal Musika Banda, eta bi emanaldi prestatu dituzte domekako kontzerturako, lehena 11:30ean eta 12:30ean bigarrena. Gorka Mujika Urain eta Iker Nausia arituko dira zuzendari lanetan, txandaka. Bi bandek urteak daramatzate urtean behin elkarrekin kontzertu bat ematen. "Musikari gazteak herriko bandarekin jotzearen onurak ugariak eta handiak dira, motibazio berezi bat izaten baitute, eta helburu konkretu batekin lan egiten dute", azaldu dute. Honako pieza hauek joko dituzte domekako kontzertuan:

  1. EXCALIBUR…………………….………………..…….J. Swearingen
  2. AMMERLAND………………………………………….Jacob de Haan
  3. THE WILD WESTERN……………………………………… M. Story
  4. ALL FOR LOVE……………….……………………….Adams- Smith
  5. OLYMPIADA………………………………..…………..Samuel Hazo

Elgoibarko Udal Musika Bandak 2020ko martxoaren 8an eman zuen azken kontzertua Elgoibarko Herriko Antzokian. Gero, emanaldi guztiak eten zituzten sei hilabetez, harik eta iazko irailaren 27an Kalegoen Plazan eman zuten kontzertuarekin itzuli ziren arte. Hurrengo kontzertuak ere Herriko Antzokitik kanpo eman dituzte. Orain, horrenbeste hilabete eta gero, Herriko Antzokian batu ahal izango dute berriro Bandako jarraitzaileek.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza