Abenduaren 19an (larunbata) izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finala. Hitzordua Donostiako Ilunben izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Finala bertatik bertara gozatzeko sarrerak Elgoibarko Izarran salduko dituzte, eta, nahi izanez gero, autobus-txartelak ere badauzkate Donostiara autobusean joan nahi dutenentzat. Abenduaren 5a izango da Elgoibarko Izarran sarrerak hartzeko azken eguna.
Prezioak:
a) Sarreraren prezioa: 20 euro
b) Autobus-txartelaren prezioa: 10 euro (8 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek)
Sarrerak erosteko eta informazio gehiagorako, deitu edo idatzi Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunera:
- Telefonoa: 943 741 626
- E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Eta, bestela, pasa Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan egoitzatik.