Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jon-gurrutxaga-esaidazudantzan2014Sinuosek antolatuta, Hitz lauz diskoa aurkeztuko du Jon Gurrutxagak domekan, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik aurrera.  


Soinu akustiko eta elektronikoan grabatutako hamar abesti biltzen ditu diskoak, eta blues-aren eraginik ere baduen arren, rock estiloan oinarritzen da musikari elgoibartarrren azken lana.  Kantuak gitarra akustikoarekin sortu ditu, eta orain arte egin duen lanik “intimistena” da. Arima Beltzarekin eman zituen lehen pausoak Jon Gurrutxagak, bateria eta ahotsean. UEK-ekin bi disko grabatu zituen eta Andrakan taldearen lehen lanean parte hartu zuen ondoren, bateria eta koroetan. Abesteko zuen gogoari erantzunez, Jon & Sugramas izan zen bere hurrengo proiektua, eta orain bakarka dihardu.

Domekan (abenduak 21) izango da kontzertua, 19:00etan. Hiru euroan jarri dute sarrera.

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza