Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 04 javier elorza elkano san telmo museoa2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela, eta aitzakia hori baliatuta ziklo berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Ziklo horren barruan, Javier Elorza Maiztegi historiagileak Elkanori buruz berba egin zuen martitzenean eman zuen hitzaldian.

Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela 500 urte beteko dira hurrengo urtean, eta San Telmo Museoak ziklo bat jarri du martxan, helburu bikoitzarekin: batetik, ikerketa historikoek orain arte agerian laga dutena ezagutzera ematea, (Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan), eta, bestetik, euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.

San Telmo Museoa gai honen inguruan interesa dutenen, ikerlarien eta historialarien topaleku izango da hilero. Aste honetan Elgoibarren bizi den Javier Elorza historialari soraluzetarraren txanda izan da. Elorzak Elkanori buruz eta bere nabigazioaren testuinguruaz berba egin zuen, martitzenean, La mariner√≠a vasca en las grandes gestas de Elkano hitzaldian.

2022ra arte (Elkanok mundu-bira amaitu zueneko mendeurrena) ekimen ugari antolatuko dira.

2018 10 04 javier elorza elkano san telmo museoa g

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza