Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jose julian marquez erreplikak museoa elgoibar artetxeMufomi fosil eta mineralen museoaren lokalean dago Jose Julian Marquez elgoibartarrak sortu duen erreplika prehistorikoen museoa. Bi museo hauek bisitatzeko ate irekien jardunaldia antolatu dute zapaturako.

Jose Julian Marquezek aurre-historiako tresnen erreplikak egiten ditu eskuz. Azken urteotan hainbat erakusketa egin ditu, eta umeentzako tailerrak ere antolatu izan ditu, garai hartako ohiturak eta ehiza moduak azaltzeko. Orain pauso bat harago joan da, eta museo bat ireki du azken urteotan egin dituen tresna eta erreminta guztiak erakusteko. Pedro Mugurutzako Artetxeko eskolaurreko lokalean dago museoa, Mufomi fosil eta mineralen museoaren lokalean. Elgoibarko Mufomi museoak Euskadiko fosil eta mineralen bildumarik handiena du. Datorren zapatuan (abenduak 16), bi museo hauek bisitatzeko ate irekien jardunaldia antolatu dute Morkaiko eta Leizarpe espeleologia taldeen eskutik. 11:00etan jarri dute hitzordua, Artetxeko eskolaurreko lokalean.

Lotura duten albisteak:

 jose julian marquez erreplikak museoa elgoibar

jose julian marquez historiaurrea erakusketa1

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza