Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 12 2022 09 23 Margo lehiaketa nagusiakUrtero moduan, aire libreko margo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak, irailaren 30erako. Bi sail izango ditu lehiaketak, gazteena eta helduena, eta guztira sei lan nabarmenduko ditu epaimahaiak.

Gazteen sailean, bi maila bereiztu dituzte: HH2tik LH2ra artekoa bata, eta LH3tik DBH3ra, bestea. Helduen sailean lau sari banatuko dituzte, lehenengo eta bigarren saria, 700 euro eta 500 eurokoak hurrez hurren, eta hirugarren eta laugarren accesit bi, 300na euronak. Artistak 09:00etan hasiko dira lanean eta 14:00etarako bukatu beharko dute. Sari banaketa frontoian egingo dute, 14:30ean.

Herritarrek ere eman ahal izango dute beren botoa, eta parte hartzen duten guztien artean, artelan bat zozkatuko du Udalak, hain zuzen ere, bigarren accesita eskuratzen duenarena. Lehiaketako lanekin erakusketa bat osatuko dute gero eta hiru egunez egongo da ikusgai, Lagun Betikoak tabernaren ondoko lokalean. Urriaren 6-7 eta 8 izango dira erakusketako egunak eta ordutegia honakoa izango da: goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza