Abenduko lau astetan, astelehenero, hiru-lau galdera zabalduko dituzte Mendaroko Udaletik nahi duenak erantzuteko. Gaur zabaldu dituzte estreinako laurak, eta barikua jai-eguna izanda, astelehenera arteko epea jarri dute erantzuteko. Hil amaieran zozketa bidez sei sari dituzte banatzekoak galderak zuzen erantzun dituzten guztien artean. Azaleko argazkia: Anjel Bazterretxearen bildumakoa.
Goiatz Labandibarrek kaleratu duen estreinako eleberria da 'Bekatua', non ezezagun baten ohean esnatu den emakume baten ideia zurrunbiloa da kontakizunaren muina. Liburuaren irakurketa dramatizatua egingo dute Pitxintxun, hilaren 14an, Zu non han DA! kanpainaren baitan.
Abenduaren 30ean 40 urte beteko dira Mendaroko udalerria sortu zela, eta urtemuga horren harira lehiaketa estiloko jolasa antolatu du Mendaroko Udalak abendurako, herriko historia eta ondarea ezagutarazteko.
Mendaroko San Agustin kulturgunean izango dira saioak, eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai.