Beste 25 urte betetzeko bultzada jaso du BARRENek. Mila esker guztioi!
Handia egitera goaz: Kalegoen plaza eta Maalako parkea beteko ditugu gaur, maiatzak 25, BARRENek 25 urte bete dituela elkarrekin ospatzeko.
Euskal Telebistak jakinarazi duenez, Herri Txiki, Infernu Handi saioak inoizko daturik onenekin itxi du denboraldia. Elgoibarko Aiastia auzoari eskaini zioten denboraldiko azkenak gainditu egin ditu saioaren bataz besteko audientzia datua k.
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren denboraldi honetako azken atala izango da ikusgai domeka honetan. Zuhaitz Gurrutxagaren sorlekuan ibiliko dira bi aurkezleak bazterrak nahasten. Elgoibarko Aiastia-San Migel auzoan izango dira hango auzokideak eta bitxikeriak ezagutzen. Bertara, gainera, rallysprint batean izena emanda iritsiko dira.
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen sorlekuetan grabatu dituzte Herri Txiki, infernu handi saioko opor aurreko azken bi programak: Aiastian eta Billabonan. Aiastian, martitzenean izan ziren grabazio lanetan eta saioan azalduko denaren aurrerapen txiki bat egin dio Gurrutxagak BARRENi.