Tokiko hedabideek kezkaz begiratzen diote etorkizunari. Koronabirusaren krisiak sektore guztiak kolpatu ditu, eta hedabideena ez dela salbuespena izan dio Jone Guenetxea Arrindak (Abadiño, 1978). Guenetxea, Euskarazko toki komunikabideak -Barren eta barren.eus tartean- batzen dituen TOKIKOM erakundeko presidentea da. Toki komunikabideen diru-iturri propioak ia desagertu egin dira. Txanponaren beste aldean, toki komunikabideok egun hauetan lanean jarraitzeko egin duten ahalegina eta audientzietan izan duten igoera daude.
COVID-19 birusa ahalik eta gutxien hedatzea funtsezkoa zela ulertuta, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean hainbat neurri hartu genituela jakin arazi genizuen martxoaren 13an, tartean martxorako programatutako ekintzak bertan behera lagatzea. Informazioa premia biziko ondasuna izanik, baina, BARREN astekariari eta barren.eus webguneari eustea erabaki genuen.
Elgoibarko Izarrako beharginok, tartean BARREN Komunikazio taldekook, hainbat neurri adostu ditugu koronabirusa hedatzea sahiesteko.