Elur zale eta mendizale faltan ez gaude Elgoibarren eta Mendaron. Elurretako argazkiak eskatu zituen BARRENek eta 110 lagunen argazkiak jaso ditugu. Batzuek gainera argazki sortak bidali dizkiguzue eta denak igo ostean ia 500 argazkiko bilduma osatu dugu.
Bertsolarien ohiko elkarlekuetako bat da Elgoibarko Usatorre taberna, eta Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko saioak bertan batu zituen Andoni Egaña eta Miren Amuriza, oholtzatik kanpoko mila faktoreri buruz berba egiteko: bidaiak, fakturak, agenda hutsak...
Euskal Telebistak eman duen saririk handienetarikoa irabazi berri du Bruno Guerrerok (Extremadura, 1972) ‘Atrápame si puedes’ lehiaketan. 147.000 euro poltsikoratu ditu. Tornularia da ogibidez, baina betidanik gustatu izan zaizkio galdera-erantzun estiloko lehiaketak. Umetatik ikusi izan ditu telebistaz, eta 2008an animatu zen estreinakoz horietako lehiaketa batean parte hartzera. ‘El Gran quiz’ izan zen bere estreinako lehiaketa, eta ordutik, sarritan parte hartu izan du Patxi Alonsok gidatzen duen ETB2-ko lehiaketan. Eskura izan du behin baino gehiagotan sari potoloa, eta azkenean lortu du irabaztea. Pozez zoratzen dago, bai sariagatik eta baita herritarrek erakutsi dioten babesagatik ere.
TOKIKOM Sariak emango ditu bosgarren urtez jarraian TOKIKOMek, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Aurten Komunitatearen saria emango dute estreinakoz. Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalistaren artean, publikoaren boto gehien jasotzen dituen lanak eramango du sari hori.
Bruno Guerrero elgoibartarrak irabazi du "Atrápame si Puedes" telebista saioko sari handia, 147.000 euro.
Euskarazko fikzio sozialaren aldeko apustua egin du ETBk denboraldi honetan. Dagoeneko estreinatuta dagoen Alardea telesailaz gain, laster Hondar ahoak eta Altsasu ikusteko aukera eskainiko du ETB1ek. Fikzio laburrak, lau ataletakoak, izango dira aipatutako hirurak. Horri esker, denboraldi honetan gertuko gai ezberdinekin gozatzeko aukera izan dute Euskal Telebistako ikus-entzuleek.