Barikuan egin zuen Tokikomek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, urteko batzar orokorra. 2020aren balorazioa egin zuten bertan; 2021erako eta datozen urteetarako asmoak ere izan zituzten hizpide; eta batzar horretan gauzatu zen presidente erreleboa. Azken lau urtetan Tokikomeko presidente izan den Jone Guenetxeak Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusi Iban Arantzabali pasatu zion lekukoa.
Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak gure atsekabea eta doluminak adierazi nahi dizkiegu, batez ere, Barakaldoko Roberto Fraile euskal telebistako kameralariari eta David Beriáin erreportari iruindarrari, Burkina Fasoko Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kide ziren irlandar batekin eta burkindar beste batekin batera erail baitituzte.
Segurtasun neurriek baldintzatuta, gaur egin du Urteko Batzar Orokorra TOKIKOMek, euskarazko 70 toki komunikabide batzen dituen taldeak. 2020. urte gorabeheratsuaren errepasoa egin eta 2021eko kudeaketa plana onartzeaz gain, toki komunikabideen bateraguneak bazkide berriak onartu eta presidente berria ere izendatu du.