Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 09 juego cartas foto610x342 eitbGaur estreinatuko dute ETB2 katean 'Juego de Cartas' lehiaketa-realityaren denboraldi berria. Lagun-taldeentzako menuak eskaintzen dituzten lau jatetxe gipuzkoar lehiatuko dira lehen saioan.

Lehen partaidea Elgoibarko Ibaiondo Erretegia izango da. Jatetxeko ugazaba Agustin Alonsok hiru aurkari izango ditu. Urrestillako Auntxa Erretegia, Azkoitiko Isidro Erretegia eta Orioko Orioko Barra jatetxea. Kuadrillakoekin jatera joateko lauretatik zein den onena erabakiko du saioak

Teleberri albistegiaren ondoren hasiko da Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen 'Juego de Cartas' saioa, ETB2 katean. Emanaldiaren ostean Nahieran atalean ikusteko aukera izango da.
Orain dela bi denboraldi Elgoibarko Belaustegi jatetxeak ere hartu zuen parte saio honetan. Debarroko beste hiru jatetxeren aurka lehiatu eta gerio, Josu Muguerzaren jatetxea aukeratu zuten irabazle.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza