Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 09 zur ta lur etb1 saioa jon gurrutxaga gainerakoekinEuskal Telebistako lehen katean estreinatuko dute gaur Zur eta Lur telebista saio berria, eta Jon Gurrutxaga elgoibartarra izango da saioko erreportarietako bat.

Onintze Salazar fisikari, meteorologo eta komunikatzaileak gidatuko du magazin erako 'Zur eta Lur' saioa, eta, besteak beste klima, ingurumena eta denboraleak aztertuko dituzte. Euskal Herriko hainbat tokitara bidaliko dituzte erreportariak albisteen eta eguraldiaren azken ordukoen berri emateko. Erreportari taldeko kideetako bat izango da Jon Gurrutxaga, Iñigo Agirre, Olaia Gil, Iker Gutierrez, Amaia Eneterreaga, Irati Errandonea eta Jonebati Zabalarekin batera. Gurrutxagak aurreratu duenez, arratoien ingurukoa izango da berak landuta emango duten lehen erreportajea.

"Zur eta Lur" astelehenetik barikura izango da ikusgai, 19:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

2020 03 09 jon gurrutxaga zurtalur

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza