Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 25 ur handitan azukrerik gab amp w1200Ur Handitan telebista saioak 'Azukrerik gabe' izeneko atala eman zuen atzo ETB1 katean. Hainbat lagunek hiltzearen inguruan eginiko hausnarketak bildu zituzten saioan eta Iñaki Arregi elgoibartarraren gogoetak ere jaso zituzten.

Azpeitiko Deah Cafe saioetako batean parte hartu zuten lagunen "beldurrak, hausnarketak eta sentimenduak" bildu zituzten Ur Handitan saioko 'Azukrerik gabe' izeneko atalean. Atzo eman zuten ETB1ean, baina dagoeneko ikusgai dago atal osoa eitb.eus webgunean.

Iñaki Arregi Irizar (Elgoibar, 1973) izan zen heriotzari buruz taburik gabe 'Azukrerik gabe' atalean berba egin zutenetariko bat, bera izan baitzen Death Cafearen antolatzaileetariko bat, Manex Beristainekin batera. Arregik, iazko urian BARRENi emandako elkarrizketa batean adierazi zuen moduan, gizartean heriotzaz berba egiteko behar handia dagoela esan zuen saioan, eta aitortu zuen heriotza gero eta barneratuago izan, orduan eta biziago sentitzen dela. Heriotza oso presente egon da elgoibartarraren bizitzan. Arreba hil zitzaion lehendabizi, eta ondoren, ama, anaia eta aita. Bizitza iraupen prozesu bat izan da berarentzat. Meditazioa lantzen hasi zen, eta, gero, gorputza. Horrela jaio zen Urbizixa, bizia eta heriotza lantzen laguntzen duen proiektua.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza