Txus Alzaga buru duen zuzendaritza talde berriaren hautagaitza onartu dute C.D. Elgoibarreko bazkideek, gaur arratsaldean egin duten urteko batzar orokorrean.
Martitzenean eta atzo jokatu zituzten finalerdietako kanporaketak eta zehaztuta geratu da zeintzuk jokatuko duten txapelketako azken partida, bariku arratsaldean.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, paella jan herrikoi baten bueltan agurtu zuen Club Deportibo Elgoibarrek denboraldia, joan den zapatuan. Bazkalostean denboraldiko jokalari aipagarrienen sariak banatu zituzten eta omenaldirik eta agurrik ere ez zen falta izan.
Goi mailako eskubaloi partida ikusteko aukera izango da domekan Olaizaga kiroldegian. Euskal Selekzioak Finlandiaren aurka jokatuko du Basque Country International Cup-en barruan. Gainera, elgoibartar bat arituko da Euskadiko selekzioarekin.