Eskubaloiko senior mailako gizonezkoen Euskal Selekzioak hiru partida jokatu ditu Finlandiako selekzioaren aurka, joan den asteburuan, horietako azkena Elgoibarren.
Jubenilen Gipuzkoako Itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zuten atzo Seguran, eta Elgoibarko Lagun Taldeko Eneko Ortegak bigarren egin zuen etapan, zein sailkapen orokorrean. Datorren asteburuan, gainera, Espainiako Txapelketa jokatuko du Ortegak, euskal selekzioarekin, Cartagenan (Murtzia, Espainia).
Kimetz elkartetik jakinarazi dutenez, Nahaste Borraste kirol proba bereziaren 37. ekitaldia ekainaren 30ean, barikuan, jokatuko dute.