Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 05 2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo mut2 arg Roberto sanchezAzken urteean moduan, harrobiko lanaren erakusleiho den Gojko Vucinicen omenezko eskubaloi txapelketarekin abiatuko du denboraldia Sanlo kirol taldeak. Euskal Herriko eskubaloi jokalari gaztetxoen topaleku izango da Elgoibar asteburuan.

Izan ere, taldeek harrobiarekin egiten duten lana bistaratzea da Gojko Vucinic Elgoibar Hiribildua txapelketaren helburu nagusia. Barikutik domekara arituko dira lehian, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hamar kirol taldetako mutilen zein nesken taldeak. Hala, 300dik gora eskubaloi jokalari gazte, kadete mailakoak, batuko dira Elgoibarren. Nesken taldeek Olaizagako kantxan jokatuko dituzte partidak eta IMH kiroldegikoan mutilenek. Lehiari dagokionez, azken bi urteetan Iruñeako Anaitasuna taldeak lortu ditu emaitzarik onenak txapelketa honetan. Honako hauek dira parte hartuko dute taldeak:

Hauek dira parte hartuko duten klubak:

  1. EIBAR ESKUBALOIA (EIBAR) - Neska eta mutilak.
  2. SANLO ESKUBALOI TALDEA (ELGOIBAR) - Neska eta mutilak.
  3. PULPO ESKUBALOI KLUBA (ZUMAIA) - Neska eta mutilak.
  4. EREINTZA (ERRENTERIA) - Neska eta mutilak.
  5. MALKAITZ ESKUBALOIA (BURLADA) - Neskak
  6. UROLA ESKUBALOIA (ZUMARRAGA) – Neska eta mutilak.
  7. ANAITASUNA (IRUÑA) - Neska eta mutilak.
  8. ERROTABERRI (ERMUA) – Neskak
  9. TOLOSA ESKUBALOIA (TOLOSA) – Mutilak
  10. C. DEPORTIVO URDANETA BALONMANO (LOIU) - Mutilak

Barikuan, irailak 8, hasiko da txapelketa. Lehen egunean 18:30etik eta 20:00etara jokatuko dituzte neurketak. Zapatuan 9:00etan, 11:00etan eta 12:30ean jokatuko dituzte partidak; eta, arratsaldez, 16:00etan, 17:30ean eta 19:00etan. Azken jardunaldian, domekan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte, 9:00etan eta 10:15ean, eta finalak, 11:30ean eta 12:45ean izango dira, Olaizaga kiroldegiko kantxan. Bosgarrengotik zortzigarrengorako sailkapena erabakitzeko neurketak IMHn jokatuko dituzte, finalen ordutegi berean. Sari banaketa ekitaldia Olaizagan izango da.

2023 09 04 gojko vucinic txap eskubaloia kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza