Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 01 Eskalada Elgoibar rokodromoaElgoibarko Udal Kirol Patronatuak bariku honetan, irailak 1, ekingo dio denboraldi berriari Olaizaga Kiroldegian, abuztuan mantentze lanak egiteko itxita egon ostean..

Abuztuan arazketa, klimatizazio, ur bero sanitarioa eta beste instalazio guztiak mantentzeko eta zehatz-mehatz garbitzeko lanak egin dituztela jakinarazi dute, eta kiroldegia prest dagoela erabiltzaileei zerbitzua emateko, ohiko ordutegian, 07:00etatik 22:00etara.

Hainbat ikastaro eta jarduera jarriko dituzte abian. Irailaren 4tik aurrera, ariketa gustuko dutenek Spinning, Krosfit, TRX, K-stretch, Aerobic Mintxeta eta haurdun daudenentzako gimnasia bezalako ikastaroetan parte hartu ahal izango dute. Era berean, irailaren 11, jarduera sorta zabal baten hasierako eguna izango da, besteak beste, igeriketa ikastaroak, igeriketa eskola, igeriketa egokitua, igeriketa hastapena eta hobekuntza, elgoibar sasoian, aquaerobic, k-stretch, GAP eta pilates.

Denboraldi honetarako berrikuntza eskalada ikastaroak dira, irailaren 18tik aurrera.

Ikastaro eta jarduera guztietarako izen-emateak irailaren 1etik aurrera egongo dira zabalik eta Olaizaga Kiroldegiko instalazioetan egin ahal izango dira.

Ordutegiei, jarduerei eta izena emateko prozedurei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 744 415 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza