Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 19 EzkurdiaAbuztuaren 24an eta 25ean jokatuko diren pilota partiden berri eman du gaur Elgoibarko Udalak. Pilotari profesionalen arteko partidak izango dira, eta barikuan, uztailaren 21ean jarriko dituzte sarrerak salgai Kaia tabernan edo www.entradasfronton.com webgunean. Egunean bertan frontoian ere eskuratu ahal izango dira, aurrez amaitzen ez badira. Arg.: Ezkurdia, sanbartolomeetako iazko partidan.

 
Abuztuaren 24an ASPE enpresako pilotariak lehiatuko dira, eta 25ean, BAIKO enpresakoak. Partidak ikastolako frontoian izango dira, 18:00etan hasita. 
 
ABUZTUAK 24
Jaialdiko lehenengo partida:
 
Dario-Bikuña
Etxeberria- Erostarbe
 
Jaialdiko partida nagusia:
Ezkurdia-Zabaleta
Altuna III.a-Martija
 
ABUZTUAK 25
Jaialdiko lehenengo partida
Alberdi II.a -Ugartemendia
Zubizarreta-Elizegi
 
Jaialdiko partida nagusia
Jaka-Albisu
Artola-Mariezkurrena
 
 

Abuztuaren 24ko jaialdian, gainera, Udalak, Aspek eta Lagunak Pilota Eskolakoek Antonio Azpiazu omenduko dute. Lagunak Pilota Eskolako lehendakaria da Azpiazu duela 30 urte kluba sortu zutenetik eta egindako lanaren aitortza jasoko du. Lagunak Pilota Eskolan sartu aurretik ere pilotaren inguruan lan handia egindakoa da Azpiazu, Baltasar elkarte gastronomikoaren bitartez.

2023 07 19 Antonio Azpiazu

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza