Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 09 elgoibar hiria txirrindularitza paula ostiz arg txirrindulariak comElgoibar Hiria txirrindularitza lasterketaren estreinako ekitaldia jokatu zuten domekan Elgoibarren, Gipuzkoa Women Itzuliko bigarren eta azken etapa ere bazen lasterketa.

Ordizian jokatu zuten zapatuan kadete eta junior kategoriako txirrindularientzako Gipuzkoa Women Itzuliko lehen etapa. Txirrindulariak 51 kilometroko ibilbidean lehiatu ziren, eta Ermitagaña taldeko Paula Ostiz Taco (Iruñea, 2007) izan zen azkarrena, 34,3 kilometro orduko batezbesteko abiadurarekin. Ia minutu bateko aldea atera zion bigarren egin zuen Irati Arangureni (Andoiango Txirrindulari Eskola).

Paula Ostizen nagusitasunak hurrengo egunean izan zuen segida, Elgoibarren jokatutako bigarren etapan ere mendean hartu baitzituen aurkari guztiak. Mintxetan hasi eta bukatu zen 57,5 kilometroko lasterketa ordu bat 39 minutu eta 42 segundoko denboran osatu zuen. Bakarrik ailegatu zen helmugara eta 16 segundoko aldea atera zion Irati Arangureni, eta 4 minutu eta 39 segundora helmugaratu zen hirugarren egin zuen Izaro Etxarri. Honenbestez, Paul Ostiz eta Iratu Aranguren izan dira indartsuenak Gipuzkoa Women Itzulian.

Kadeteetako bigarren urtean dago Ostiz, 16 urteko txirrindularia, baina ohituta dago adinez nagusiagoak dituen txirrindulariei irabaztera. Hiru allditan izan da Espainiako txapelduna, aurten erlojupekoan ere gailendu da, eta Europako txapelketan txapeldunordea da. Txirrindulari profesionala izatea da bere ametsa eta Annemiek van Vleuten txirrindulari herbeheretarra modukoa izatea gustatuko liitzaioke.

Elgoibar Hiria txirrindularitza lasterketako laburpen-bideoa egin dute txirrindulariak.com-ekoek:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza