Eskubaloiko senior mailako gizonezkoen Euskal Selekzioak hiru partida jokatu ditu Finlandiako selekzioaren aurka, joan den asteburuan, horietako azkena Elgoibarren.
'Basque Country International Cup' txapelketarekin itzuli das lehiara eskubaloiko euskal selekzioa. Joan den asteburuan lagunarteko hiru partida jokatu zituen Finlandiaren aurka. Gasteizen barikuan jokatutako neurketan etxekoak gailendu ziren 33-29ko emaitzarekin. Zumarragan jokatu zuten elkarren arteko bigarren partida, zapatuan, eta berriro ere Euskal Selekzioa nagusitu zen, 38-30eko emaitzarekin. Jarraian jokatzen zuten hirugarren partida Olaizaga kiroldegian jokatu zuten, domeka eguerdian, eta aurreko bi partidetan ez bezala, finlandiarrak izan ziren irabazleak, 33-27ko emaitzarekin. Sanloko Alcorta F.G. taldeko jokalaria den Oier Arriola Leyaristi elgoibartarrak Euskadiko selekzioaekin jokatu zuen.
Euskal Eskubaloi Federazioak eskerrak eman dizkio Sanlori Elgoibarren jokatutako partida antolatzen emandako laguntzagatik.
*Argazkiak: Rilovafoto